Zarauzko Zikloturista Elkartea 1978. urtean jarri zen martxan 32 bazkideekin. Hasiera honetan lagun talde xume batek osatzen zuten taldea, hauen artean Simon Ubera, Benito Alday, Jose Aristondo, Paco Corta, Andres Epelde etabar aurkitzen zirelarik. Bildu eta gaur eguneko Zarauzko Zikloturista Elkartea osatzea erabaki zuten, Zarauztarra Txirrindulari Elkartearen atal baten barruan. Elkarte honetako Lehendakari zenaren, Enrique Iruretagoiena, laguntza ordainezina aipatzekoa da.
Iganderoko errutinatik irteteko probak berpiztea saiatzen ziren, jendeak hauetan parte har zezan bultzatuaz, bai intersozialetan eta baita atzerriko probetan ere.
Berezko txoko baten faltan, lehenengo bilerak Guria tabernaren baxuan ospatzen ziren.
Hasierako urteetan Elkarteak hurrengo probetan hartu zuen parte :
· Paris-Bres-Paris 1200 Km (1983)
· Burdeos-Paris 630 Km (1982-84) 1 Etapa
· Hondarribia-Barcelona 650 Km 1 Etapa
· Luchon-Bayona 320 Km
· Puo-Luchon 200 Km
· Puo-Pay 250 Km
· Pirineotako buelta, hiru etapa
· Panone Mundiala 200-300-400-600 Km
· Euskal gailurren tobogana 210 Km
· Euskadiko Itzulia 320 Km
· Eibarren bikote erreleboka fondoko 24 ordu, lau Euskal hiriburuak igaroaz. Beste hainbat 1983
eta 1986. urteen artean.
Elkarteak ospe asko zeukan eta garai artan hemengo eta nazioarteko fondo luzeko talde hoberen artean aurkitzen zen.
1983. urtea da Elkartea gorenen aurkitzen den momentua kideei dagokiola behinik behin. Urte horretan 138 bazkide zeuden, horien artean 10 eta 18 urte bitarteko gazte asko.
1984. urtea azpimarratzeko urtea da, lehenengo aldiz Zarautz-Gernika-Zarautz proba antolatu zen eta. Honen sortzailea Juam Manuel Udabe izan zen, lan handia egin zuelarik Elkartean egon zen 10 urteetan zehar, lau Lehendakari gisa eta beste bi batzordean. Nabarmentzekoa da ere Simon Ubera eta Benito Aldaiek eginiko lana, Zikloturismoa goratu zuten bi pertsona izan baitziren.
1988. urteko urtarrilaren 13an Elkartea ofizialki sortzen da, Elkarteen erregistroan inskribatuaz.
1999. urtean lehen aldiz Txirrindularien Txiki Eguna egin zen, arrakasta ezin hobea izanik, datu bezala 2000. urtean parte hartu zuten 465 txikien kopurua. Aurrez, 1983. urtean iadanik pentsatu zen proba hau antolatzea, iganderoko ibilaldiaren ostean Txikien itzulia eginez.
Urte hauetan zehar Elkarteak antolatu dituen probak honakoak izan dira:
· Zarautz-Gernika Zarautz.
· Randone 200 Km (Mundiala).
· Euskal Ligaren Etapak.
· Intersozialak.
· Bira 6 etapekin.
· Urtetara igoera.
Zikloturismoari buruzko solasaldi-hizketaldiak antolatu dira, baita bizikletaren mekanikari eta distantzia luzeko proben prestaketari buruzkoak ere. Hauez gain, garai batean, Elkartearen hilabetekari txiki bat ere egin zen, Jose Gurrutxaga eta Andres Epelderen lana aipatzekoa izanik.
Gaur egun, 85 bazkidek osatzen dugu Elkartea, gure bizikletekin igandero irteteen garelarik errepidera, zigiluak egitera eta baita beste Elkarteek antolatutako probetan parte hartzera ere, Zarauzko Zikloturista Elkartearen eta Zarauzko herriaren izena Gipuzkoako eta kanpoko txoko desberdinetara eramanez. |